2010eko apirila
SARRERA
Dossier honen helburua osasunaren defentsan eta zain -
tzarekin lotuta dauden profesional eta langileei gu re
se nide euskal preso politikoek jasaten duten osasun
egoeraren inguruko informazioa zabaltzea da.
Gaur egun, gure senide diren 6 presok gaixotasun larri
eta sendaezinak dituzte: nahasmen psikologikoak, diabetesa
adinagatik eta bestelako gaitzekin larritua, minbiziak…
Guztientzat baldintzapeko askatasuna eskatu
da, baina euskal preso politikoen kasuan askatasune -
rako duten eskubidea sistematikoki ukatua da.
Dossier honek biltzen dituen atalak:
1.- Egoeraren eta arazoen deskribapena
2.- Larriki gaixorik aurkitzen diren
Euskal Preso Politikoak
3.- Euskal Preso gaixoen kopurua
4.- Espetxea eta ondorio psikologikoak
5.- Osasun asistentzia eza: ondorioak
1.- E EGOERAREN ETA ARAZOEN DESKRIBAPENA
Urte luzez euskal preso politikoen asistentzian diharduten sendagile,
psikologo eta gainerako osasun arloko profesionalek hurbiletik
ezagutzen dute errealitate hau, eta ondoko puntuetan laburbildu
dituzte errealitate hauek:
· Osasun asistentzia eza. Mediku-funtzionario askoren interes gabezian eta
arduragabekerian eta baita kontsultetako tratu ankerrean nabarmentzen da
batez ere egoera hau. Nabarmentzekoa da ere Gi neko lo gia kontsultetan
gerta ohi dena, bi estatuetako espetxeetatik ospitaleko kontsultara ateratzeko
tenorean ia sistematikoki suertatzen dira arazoak: poliziek ezin baldintza
kaskarragoetan burutzea trasladoa (atzeko aldean gogorki esposatuak
adibidez), kontsultan bertan poliziak egon nahian tematzea… Ondorioz,
askotan kontsulta burutu gabe itzuli ohi da presoa espetxera. Izan ere,
gaixoen eskubideak ez dira erres petatzen eta intimitate edota konfidentzialtasun
eskubideak urratu egiten dira.
Infekzio arriskuak ekiditeko prebentziorik eza nagusitzen da askotan, kutsadurak
saihesteko protokolorik ez dagoelarik. Maiz gertatu izan da ere
euskal preso politikoak kartzelaz aldatzen dituztenean mediku txostenak
galdu edo berandu iritsi izana. Askotan ere suertatu izan da gaixotasunen
diagnostikoak egite ko halabeharrezkoak diren froga osagarriak atzeratu
izana. Espezialisten kontsultetara ateratzeko asko luzatzen dira tramiteak,
ondorioz, potentzialki gaiztoak izan daitezkeen diagnostiko asko atzeratuta
egi ten dira.
· Konfiantzazko profesionalen asistentzia mugatua. Espetxez kanpoko
medikuen asistentzia jasotzeko eskubideari dagokionez, ukazioak eta
oztopoak nagusi izan ohi dira. (Espainiar Estatuko Espetxeko Lege
Organiko Nagusiko 36.3 eta Espetxe Legediko 212.3 artikuluak). Orain dela
urte batzuetatik hona eskaera gehienak ukatu egiten dira printzipioz,
"segurtasunaren" aitzakiapean gehienetan. Gainera, azken aldio tan
kontsulta orduak arbitrarioki murrizten ari dira (legearen arabera, elkarrizketa
denbora ez da muga tua). Dena den, esan bezala, gehienetan
debekatzen dituzte bisita mota hauek. Espainiako Espetxe Instituzioko
Zuzendaritza Orokorrak alde batetik, eta Entzutegi Nazionaleko Espetxe
Zaintzarako Epaitegi Zentralak bestetik.
· Kartzeletako mediku-funtzionarioek kanpoko medikuekiko duten
kolaborazio eskasa. Kon fian tzaz ko medikuek mediku bisita burutzeko
baimenik izaten ez dutenean, kartzelako medikuarekin edo erreferentziazko
ospitalekoarekin harremanetan jartzen saiatzen dira presoen jarraipena
egiteko. Saiakera hauek, kasu gehienetan, ez dute fruiturik ematen
eta, ondorioz, euskal preso politikoek ez dute aukerarik izaten jasotzen
duten tratamenduaren kontrasterik egiteko. Ildo honetan, "espetxeko
tratamendu juntak" delako taldeek (presoen jarraipena egiten duten
zuzendaritza, mediku, psikologo, hezitzaile eta segurtasun funtzionarioz
osatua) jokatzen duen paper oztopatzailea azpimarratu beharra dago.
· Patologien jarraipen zaila. Urruntasun geografikoa dela eta, konfiantzazko
medikuekin bisitak izateko ezartzen ari diren zailtasun geroz eta
handiagoen ondorioz (sarri lehendik baimendutako bisitak ukatu egiten
dituzte), konfiantzazko medikuak funtzionario medikuekin telefonoz harremanetan
jartzera behartuak daude. Berriz, presoekin harremana mantentzeko,
kasu gehienetan, interbenituak diren eskutitzen bidez izaten
dute aukera bakarra. Ildo honetan, mediku hauentzako, laguntza
psikologiko edo psikiatrikoa behar dutenen jarraipen zorrotz egokia egitea
erronka profesionala izaten da, eta ezinezkoa askotan.
· Espainiar Kode Penaleko 92. artikuluaren ukazioa gure senideengan
sistematikoki ematen da azken urteotan, gaixotasun larri eta sendaezinak
dituzten presoen inguruan espainiar Estatuko legeak dioenari jaramonik
egin gabe. Eta ez hori bakarrik, euskal preso politikoentzako ad hoc
asmatutako baldintza berriak txertatu dituzte Kode Penalean, non preso
gaixo larrien irtetea damu politikoarekin eta polizia kolaborazioarekin
lotzen den. Horren adibide da Gotzone Lopez de Luzuriagaren (bularretako
minbizia) askatasunaren aurkako 2007/11/16ko ebazpena. Edo
Jabier Gorostiza Lajarriaga (eztarriko minbizi terminala. 1995/06/17an zendua,
hilabete batzuk lehenago kaleratu ondoren) kaleratzeko ezarritako
baldintzak. Mediku profesionalek preso hauek kalean tratatzeko egiten
dituzten eskaerak ere ez dituzte behin e ere aintzat hartzen.
Halere, espainiar gobernuak “askatasun” modalitate berri bat asmatzen
du preso gaixo larrientzat. Beren orain arteko legedi eta arautegia errespetatu
gabe “espetxeratze arindua”ren figura finkatzen du, zeinen bidez
preso gaixoa etxean dagoen baina kontrol estu baten pean, eskumutur
telematikoa barne kasuren batean. Horrela, 2008ko udan neurri hori
ezartzen diote gure senide den Mikel Ibañez preso politikoari, minbizi larria
izan arren; kasu honetan etxetik inora irtetea ere ukatua du, sendagile
kontsultara joateko ez bada eta beti epailearen baimenarekin.
Udazkenean antzeko neurriak hartzen dituzte gaixotasun larriak dituzten
Marilo Gorostiaga eta Anjel Figueroaren kasua. Kasu hauetan badute etxetik
irteterik, baina ordu mugatuetan soilik eta bestelako baldintza oso
zorrotzak bete behar dituztelarik (ingurune zehatz batetik ateratzeko
debekua, ordu libreetatik kanpo mediku kontsultetara ateratzeko baimen
berezia eskatu beharra...). Eta 2009ko udaberrian eta udazkenean gaixo
larri ditugun Mikel Gil, Bautista Barandalla eta Belen Gonzalez senideei ere
neurri berak ezartzen dizkiete, kontrol telematikoarekin azkeneko bien
kasuan. Eta, azkenik, 2010eko otsailean Juan José Rego euskal preso politikoari
ezartzen diote neurri bera, kontrol telematikoa barne, bere egoera
larria kontuan izanik (bihotzekoa, diabetesa, kataratak... eta 72 urte).
AiBeraz, berez eta haien legediaren arabera ohiko baldintzen pean kalean
egon behar ziren senide hauek oso baldintza zorrotzetan egotera behartuak
daude, inolako arrazoi objektiborik gabe.
Espetxealdi luzearen ondorioak. Azken urteotako erreforma eta
aldaketa juridikoek (gure senideentzako ad hoc eginak, berriz ere) bizi
arteko espetxea ezarri dute de facto espainiar Kode Penalean (30, 40
urteko zigorrak oso osorik bete beharrak). Honek, osasun mailan, ondorio
oso negatiboak ekarriko ditu. Horrela, preso kolektibo honen batez
besteko adina ikaragarri igoko da. Hori dela eta, argi dago adina eta
espetxealdi luzearen eraginez egun osasuntsu dauden asko eritasunak
jota geratuko direla ez oso denbora luzera. Ondorioz, gaixo kopurua ikaragarri
emendatuko da datozen urteetan. Era berean, egun gaixotasun larriak
dituzten presoek, egungoak larriagotzeaz gain, gaitz berriak izateko
aukera handiak dituzte. Eta, jakina, egoera honetan gaixotasun larri hauen
okertzearen beste ondorioa bistan dago: heriotza espetxean. Erran nahi
baita: heriotza zigorra aplikatu zaie de facto. Edota etxean hiltzera
askatzen dituzte. Baditugu hainbat kasu azken hamarkadetan aipatutakoa
baieztatzen dutena: etxean hiltzera atera zituzten Josu Retolaza, Santi
Diez, Jabi Gorostiza edota Esteban Esteban, kasu. Minbiziak jota denak,
azken ordura arte eta heriotza saihesterik ez zegoen arte espetxean eduki
dituztenak.
Esan beharra dago ere espainiar estatuko kartzeletan dauden gure
senideen osasun egoerari jarraipen egokia egitea zaila bada, frantziar
estatuan ere izugarrizko oztopoei egin behar izaten zaie aurre. Bi kasuetan,
osasun asistentzia duina izateko, osasun asistentzia bermatua izateko,
presoek, bere senideek, medikuek eta abokatuek, gogor borrokatu behar
izaten dute. Estatu frantsesean ere erabat debekatua dago konfiantzako
osasun profesionalak sartzea; oso tarteka onartu izan dute, eta beti salbuespen
gisa, egoera guztiz larrien aurrean.
2. EGOERAREN ETA ARAZOEN DESKRIBAPENA
Osasun egoera:
Artrosi orokortua (bi aldakak ukituak). Hernia diskala
L4-L5en artean. 2005ean bi aldaken ebakuntzaren
beharra ikusi zuten traumatologoek eta urte horretan beratan eskuineko
aldakako ebakuntza egin zioten: protesi bat ezarri zioten Diabetes Mellitus
1998an diagnostikatua. Horren ondorioz: alde biko miopia, hiperkolesterolemia,
hiperglizeridemia eta Miokardioko Bihotzeko Larriaren arriskua. Flutter (blokeoa)
aurikularra. Honetaz gain, eskuineko eskuko Dupuytren sindromea, “Hallus valgus”
(juanetea) ezker oineko lehen behatzean eta behatz
“atzaparrean” bigarrenean (2008ko ekainean egin zioten ebakuntza.
Egoera juridikoa:
30 urtetara zigortua, 1996/05/11an bete zituen zigorraren 3/4ak eta
2006/10/28an bete zuen zigor osoa. Baina 2006/09/19an, Entzutegi Nazionalak
zegozkion erredentzioak kendu eta zigorra beste 5 urtez luzatu zion, 197/06 doktrina
ezarriz.
2005ean eta 2007an bere baldintzapeko askatasuna (92.art.) eskatu zitzaion
Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari, baina kasu bietan
ukatu egin zitzaion eskubide hori.
JON AGIRRE AGIRIANO.
Aramaio. 1942an jaioa. 1981/05/05ean atxilotua.
Basauriko espetxean gaur egun.
Gaur egun, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 6 euskal preso politiko
daude:
Espetxearen eragina bere osasunean:
Bere adina eta espetxealdiaren luzerari lotua, ibiltzeko arazo mingarriak
ditu (aldaka eta belaunak oso ukituak ditu), luze ezin ibiliz nekea eta
oinazeengatik, eskailerak ia ezin igo... Kontuan izan behar da Jonek urte
luze daramatzala patio eta ziega hertsiak jasaten, eta honek betirako eragin
dio bere osasunean. Ez da kasualitatea artikulazio eta hezurrei lotutako
hainbeste arazo izatea, egokitu zaizkion espetxeetako egitura fisikoak egoera
hori ahalbidetu duelarik: zementuzko zoruek, metro karratu eskaseko
ziegek, saihestezinezko eskailerek...beren “lana” egiten dute urteetan zehar
pertsonarengan, eta Jonena da gisa honetako kasu nabarmenetako bat.
Txostenaren aurreko zatian deskribatzen diren egoera eta arazoek bete
betean harrapatzen dute Jon . Egoera eta egitura honen eraginez ere, gero
eta zailtasun gehiago ditu irakurtzeko (diabeteak eraginda, aldi berean),
denborak bere aurka jokatzen duelarik.
Adin horretako edozein pertsonak kalean gaitz berberekin nahiko arazo
baditu osasunaren galera ez saihesteko, espetxean ia ezinezkoa da hondamendia
saihestea. Kontuan izan behar da espetxean presoa ez dela ia
sekula bere iniziatiben jabe: espetxeko araudien, funtzionamenduaren eta
funtzionarioen menpe daude une oro; haiek erabakitzen dute noiz eta nola
egin behar diren gauzak. Egoera honetan, Jonek, ezin du bere gaixotasunen
beharrezko kontrola bere kabuz eraman: orain bi urte ebakuntza
egin zionetik behin bakarrik egin dizkiote behar dituen kontrolak, nahiz eta
berak behin eta berriz eskatu.
Aldiro espetxe instituzio, egitura eta pertsonalak altxatzen duten hesiaren
aurka borrokatu behar izaten du. Ez da gauza bera nor bere kasa edo hurbilekoek
lagunduta joatea ospitalera, frogak egitera...edo auto berezietan,
poliziaz inguraturik, lotua eta muntaia polizialaren artean egitea kontsulta.
Asistentzia ez dago inola ere bermatua bera dagoen espetxean.
Erizaindegian egon arren, gauez eta bazkalondoan, preso gaixoa ziegan
dagoelarik, ez dago bermatua sendagilearen asistentzia: “segurtasuna”
lehenesten da ororen gainetik.
Osasun egoera:
Obsesio-konpultsio nahasmena, antsietate koadro
akutu batekin, depresio aldiekin nahasia. Mexikon
ere gaitz berarekin zebilen. Bere espetxe zigorraren eta aitaren osasun egoeraren
gaiek eragin zuten bere azken krisia. Krisi garaiak eta lasaiak tartekatzen
ditu. Hepatitis C (1990an Mexikon diagnostikatua).
Egoera juridikoa:
Epaitua eta 18 urtetara zigortua . 2007/01/11: 92. artikulua indarrean jartzea
eskatu zion Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari.
2007/06/01: 92. art. ukatu ziotela helarazi zioten.
Espetxearen eragina bere osasunean:
Bere gaixotasunak toki lasai eta egoki bat eskatzen du non bere obsesio eta
antsietateak baretzen joango ziren. Baina bistan da espetxea ez dela tokirik
egokiena berarentzako. Kontuan izanik, gainera, depresio aldiak izaten dituela
tarteka, espetxearen egitura bera eta bere arautegiaren zorroztasuna bere
osasunaren kalterako daude zuzenduak. Izan ere, espetxeko aldian aldiko
tentsio eta larritasunezko egoerek (zigorrean oinarritutako sistemak eraginda)
bere obsesio eta antsietatea larritzea baino ez du eragiten. Lotzen badiogu
honi espetxeak presoengan ezarri ohi duen kontrol zorrotz eta itogarria, bere
sintomak piztu egiten dira behin eta berriz.
Horretaz gain, 2008ko otsailean ordura arte onartua zuen konfiantzako psikologoaren
bisita baimena ukatu zioten. Gertakizun honek, askatasun eskaeraren
ukapenarekin batera, larriagotzen du bere egoerak okerrera egingo duen
arriskua. Hainbeste, non Herrerako espetxea berak zaintza protokoloa ezarri
zion 2009ko urte hasieran.
JOSE MIGEL ETXEANDIA MEABE.
Larrabetzu. Burgoseko espetxean egun. 1960an
jaioa. 2003/07/03an Mexikon atxilotu zuten eta
handik egun pare batera Espainiara eraman zuten,
non basaki torturatu zuten.
Osasun egoera:
Neo besikala; maskuriko minbizia. 2004/11/22an
Gregorio Marañoneko Ospitaleko Urologia
kontsultan egindako biopsiak Kartzinoma uroteliarra erakutsi zuen. 2005eko
urtarrilean BCG, zistoskopia eta zitologia kontrolak agindu zituen espezialistak.
Bukatu zuen fase honetako tratamendua baina 2008ko azaroan minbiziaren
berpizte bat (displasia) sumatzen da egiten dioten frogan. 2010ean, frogak egiten
dihardu.
Egoera juridikoa:
30 urtetara zigortua baina Gorenera errekurritua, 2018/10/04ean betetzen ditu
3/4ak. 2004ko azaroan bertan askatzeko eskaera (zigorra etxean betetzea) egin
zitzaion Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari: 2006ko
otsailean ezezkoa ebatzi zuen. 2006/12/28an bere behin-behineko askatasuna
eskatu zion ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari. 2007/03/15: Ukatu
zioten behin-behineko askatasunaren eskaera.
Espetxearen eragina bere osasunean:
Gaitz larri eta atzeraezinezkoen kasuan (minbizia, kasu honetan) jarraipen eta
errebisio sistematikoak halabeharrezkoak dira gaitza berpiztu edo larriagotu ez
dadin. Kasu honetan, espetxeko medikuen esku dago jarraipen hori egitea eta
errebisioak bideratzea (ospitalera eskatu beharra dago); baina jakin izan dugu
zitologia eta ekografia errebisioak ez direla egin edo atzeratu direla askotan. Eta
kontuan izan behar da tumore mota hau %50eko kasutan berriro agertu daitekeela,
tratamendu zuzenarekin ere.
Beraz, errebisioak eskatzea gaixoaren esku egon beharrean espetxearen esku
egotea guztiz bere kalte bihurtzen da. Izan ere, jakin beharra dago espetxearen
lehentasuna zentroaren segurtasuna dela, eta ondoren dator presoaren egoera
osasuntsua bermatzea. Horrela bada, une puntual batean osasunaren inguruko
zerbait larria gertatuz gero (bihotzekoa, bat-bateko osasun okertzea...) ez dago
inola ere bermatua presoaren artatze zuzena. Eta gauza bera gerta liteke osasun
arloko jarraipenari dagokionez: segurtasuna da denen gainetik eta lehenik
bermatzen dena, bigarren mailan utzirik presoaren osasuna.
JOSE RAMON FORURIA ZUBIALDEA.
Markina. 1949an jaioa. 2003tik espetxean.
Dueñas-ko (Palentzia) espetxean destinatua
egun. Basauriko espetxean une honetan, mediku
kontsultetarako.
Osasun egoera:
Bularreko minbizia topatu zioten 2007ko ekainaren
hasieran (Kartzinoma duktal infiltrantea, 1. graduan)
Ekainaren 26an ebakuntza egin zioten Jaengo
Ospitalean eta adenokartzinoma erauzi zioten. 2007-09-18an 35 eguneko erradioterapia
tratamenduari hasiera eman zion. Nekez eta traba ugariz burutzen da
tratamendua.
Egoera juridikoa:
30 urtera zigortua. DGIPek (Dirección General de Instituciones Penitenciarias)
104.4. art. ezarri zion espetxeak hala eskatuta eta, ondorioz, 3. graduan ezarri
zuten. 2007/08/02: Jaengo Espetxeko Tratamendu Batzordeko batzarrak, aho
batez, Zaintza Epaitegi Zentralera (ZEZ) Baldintzapeko askatasun espedientea
bideratzea erabakitzen zuen. 2007/08/09: Jaengo Espetxeko tratamendu batzordeak,
mediku zuzendariordeak Gotzoneren osasun egoerari buruzko azken
berriak aurkeztu ondoren, medikuaren kontrako boto bakarrarekin, iritziz aldatzea
eta baldintzapeko askatasunaren kontra egitea erabaki zuen. 2007/11/16: ENeko
EZEZak ez zuen onartu baldintzapeko askatasunaren eskaera. Espetxeko
Tratamendu Juntaren iritziarekin bat egiteaz gain, Gotzonek bere ideia politikoei
uko egitea kontuan hartu zuen eskaera ukatzeko.
Espetxearen eragina bere osasunean:
Gotzoneren kasuan, nabarmen agertzen da espetxearen eragin kaltegarria gaixotasun
larri bat pairatzen duenarentzat. Izan ere, bere gaixotasunaren hasieratik
ohikoak izan dira kontsultarako bidaien atzerapenak eta suspentsioak.
Erradioterapia tratamendua ezarri zitzaionetik (2007ko irailean), behin eta berriz
errepikatu dira arazoak: sesioak suspenditu beharra trasladorako poliziak agertu
ez zirelako; gaixoa eskuak atzetik loturik eraman izana kontsultara edo tratamendua
hartzera; polizia kontsultaren barnean egotea, intimitatea eta konfidentzialtasuna
urratuz; tratu bortitza poliziaren aldetik; tratamendua hartzera ez ateratzea
“makina hondatua” zegoenaren aitzakia pean...
Bularreko minbizirako nazioarteko protokolo guztiek kontrol jarrai eta zuzenaren
beharra azpimarratzen dute, minbiziaren berpizte bat saihesteko. Kontrolen zorroztasuna
ere azpimarratzen dute aldi berean. Hau da, kasu honetan suertatzen ez
dena, hain zuzen ere: espetxetik ospitalerako bidaiak, atzerapenak, trasladorako
ezartzen diren segurtasun neurriak... Honek guztiak ezinezkoa egiten du halabeharrezkoa
den kontrol zuzena eta, ondorioz, tumorea berpizteko aukera
areagotzen du. Honi gehitu behar zaio, jakina, espetxearen egitura eta izaera bera,
non gaitz mota hau dutenentzat toki egokirik ez dagoen. Are gehiago, espetxeari
berez dagokion tentsio eta zigor sistemak bere gaitza berpiztea edo areagotzea
eragingo luke zalantzarik gabe, gaixotasunaren pronostikoa bere inguruari eta
autu-zainketari zuzenean lotu baitago. Gaitza mota honi aurre egiteko baldintza
egokienak behar dira, gaur egun ez daudenak.
GOTZONE LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ.
Agurain. Villanublako espetxean dago. 1959an
jaioa. 1989/09/17an atxilotua.
Osasun egoera:
Giltzurruneko minbizia. Ezker giltzurruneko kartzinoma.
2005/06/09an nefrektomia bat egin zioten: ezkerreko
giltzurruna kendu zioten. Ondorioz, aldian aldiko
kontrolak egin beharko ditu Urologiako Kontsultan; bizitza osorako tratamendua da.
Egoera juridikoa:
30 urtetara zigortua. 06/12/01: Baldintzapeko askatasuna eskatu zion (92. art.)
ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegiari. 07/05: Eskaera ukatu ziotela jakinarazi
ziguten. 07/07/24: ENeko EZEZak ukatu egin zuen Erreforma helegitea.
Espetxearen eragina bere osasunean:
Egoera hau (espetxearena, alegia), noski, ez da egokiena gisa honetako gaixo
batentzako: espetxean jarraituz, kanpoan egonik baino arrisku handiagoa du
gaitza berpizteko. Bestela ere, 2 urtetan mota honetako gaitza berpizteko
arriskuaren aukera % 51ekoa da. Beraz, kanpoan egon beharko luke arazo honi
behar bezala aurre egiteko, baina orain arte ukatu izan diote aukera hori.
JOSU URIBETXEBARRIA BOLINAGA.
Arrasate. Mansilla (Leon). 1956an jaioa. 1997ko
uztailean atxilotua.
Osasun egoera:
Nahasmen eskizofreniformea du, bere jarraipena
egiten duen konfiantzazko psikologoaren arabera.;
hau da, depresioa sintoma psikotikoekin. 2006ko
azaroan,, krisiaren birpizte bat suertatzen da eta protokolo
berezia ezartzen diote: egun osoa lagun batekin egotea, baita ziegan ere.
2007/06/23: Espetxez aldatzen dute.
Egoera juridikoa:
30 urtera zigortua, 2013an betetzen ditu zigorraren 3/4ak. 2006/12/21ean 92.
artikulua indarrean jartzea eskatzen dio EN-ko Espetxe Zaintzarako Epaitegi
Zentralari.
NAHASMEN PSIKOTIKOA DUEN GIZONEZKOA.
1998an atxilotutako gizonezkoa.
5 preso hauetaz gain, badugu beste preso bat gaixotasun larrien barnean kontabilizatua
eta 92. artikulua indarrean jartzea eskatu duena. Gaixotasun psikologikoak
ukitutako senidea dugu hau, eta bere borondatea errespetatuz, momentuz ez dugu
izena publiko egingo.
Zerrenda honetan zehazten den bezalaxe, aipatzen diren presoen gaixotasunak
larriak eta sendaezinak dira edozein toki eta egoeretan. Minbiziak jota
dauden presoak ditugu larrienak. Zeren, zerrenda horretan aipatzen direnaz
gain, baditugu biziki kezkatzen gaituztenak; hala nola Jose Luis Elkoro, 75
urtekoa, 2009ko apirilaren 29an atxilotua eta prostatako minbizia duena,
nahiz eta une honetan kontrolpean izan. Juan Pablo Dieguez ere prostata
minbiziak jota dugu, bere 68 urtekin. Edo minbizi larri eta bortitzak izanik
kaleratu behar izan dituzten Mikel Ibañez eta Belen Gonzalez, zeinak egun
kalean eta espetxeratze arinduan egonik ere oso baldintza zorrotzak bete
behar dituzten. Baina gainera, adinean aurre egindakoak ere larrienen
artean ditugu ere, espetxealdi luzearen eta bizi baldintza gogorren zama
daramaten batzuk: Jon Agirre edota Jose Ramon Foruria. Honetaz gain, etxean
espetxeratze arinduan dagoen Juan José Rego dugu ere kezka iturri, bere
72 urterekin eta gaitz larriak jota, bihotzeko episodioa barne. Horiek, eta nola
ez, osasun mentala larriki ukitua duten presoek, baldintza egokiak behar
dituzte bizitzeko; baina alderantziz suertatzen da, eta gure senide euskal
preso politikoen kasuan bizi baldintza gogorrenetan dituzte.
Araudi penalak eta espetxe-araudiak aukera ematen dute gisa honetako
gaitzak pairatzen dituen presoa askatasunean uzteko, bere osasunerako
egokiena den inguruan bizi ahal izateko. Baina ez hori bakarrik; kontuan izan
behar da ere hauetako asko espetxeak edo espetxeko bizi baldintzek zuzen
sortutako kasuak direla. Beraz, ardura are handiagoarekin jokatu beharko
lukete espetxeek eta egoera hauek kudeatzen dituzten arduradunek.
Beraz, gaur egun euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurri berezien
artean bi azpimarratu nahi ditugu bereziki, alde batetik beren osasunean
zuzen eragiten dituztenak: ia bizitza osorako espetxealdiko zigorra eta
bestetik gaixotasun larriak pairatzen dituztenei askatasuna ukatzea sistematikoki.
Egungo egoera kontuan izanik, non espetxe zigorraren urteak gero
eta gehiago luzatzen ari diren, epe motzean, euskal presoen osasun egoeran
eragin larria izan dezakete neurri hauek.
3. EUSKAL PRESO POLITIKO GAIXOEN KOPURUAK
ESTATUA EMAKUMEAK GIZONAK PRESOAK
FRANTZIA 3 21 24
ESPAINIA 19 102 121
GUZTIRA 22 123 145
Ikusi ditugun gaixo larriez gain, badago kopuru zabal bat osasun asistentzia
zuzena eskatzen dutenak. Kontuan izanik orain gutxi arte presoen batez besteko
adina 30 urteren inguruan zegoela, ez da normala hain kopuru zabalak osasun
arloko jarraipen estua izatea. Jarraian, ikus ditzagun gaur egungo kopuruak.
Gaixotasun fisikoa dutenak 145 dira
ESTATUA EMAKUMEAK GIZONAK PRESOAK
FRANTZIA 0 5 5
ESPAINIA 7 24 31
GUZTIRA 7 29 36
Asistentzia psikologikoa jasotzen dutenak (larritasunagatik 92. art. eskatu dutenak
barne) 36 dira
ESTATUA EMAKUMEAK GIZONAK PRESOAK
FRANTZIA 3 26 29
ESPAINIA 26 126 152
GUZTIRA 29 152 181
Eta mota guztietako osasun asistentzia jasotzen duten presoen kopuru totala,
honako hau da: 181
Beraz, kontuan izanik 750 bat euskal preso politiko senide daudela egun (zifrak
aldakorrak dira) %24ren bat da gaixorik dagoena. Eta horietako % 3ren bat gaixo
larri daudenak.
Gaixotasun fisikoei erreparatzen badiegu, hezur, bizkarrezur edota lokomozio
aparatuarekin lotutako gaitzak alde handiz nagusitzen dira senide gaixoetan.
Horrela, 60 senide gaixo ditugu gaitz mota hauekin lotuta une honetan. Ez da
harritzekoa; espetxeak egitura fisiko gisa hartuta duen eragina adierazten
dute datu hauek: espetxea gune hertsi gisa, patio gero eta estuagoak, modulu
“bereziak” non kontrolaz gain egitura estu eta hertsiak nagusitzen diren,
ziega ezegokiak, elikadura eskasa eta ez egokia, ziega ordu luzeak eta patio
ordu minimoak (zenbait kasutan goiko aldetik ere, “kajoi” baten gisa sare metalikoz
estaliak)... eta espetxe-urte luzeen zama ikaragarria.
Hurrenik, arnas aparatuarekin zerikusia duten gaitzak ditugu nagusien, 36kin,
eta Otorrinolaringologiarekin lotutako 29 preso ditugularik. Ikusmena ukitua
dutenak, berriz, 22; hesteak ukituak dituztenak beste 27; Larruazaleko gaitzak
dituztenak, berriz, 23 dira; 20 aparatu digestiboa, 17 zirkulazio aparatuko
gaitzekin, 16 neurologia gaitzekin...eta, kezkagarria dena, 6 minbiziari lotuak
(hiru gehiago etxean daude, espetxeratze arinduko baldintzen pean).
Zer esanik ez dago, aurretik aipatu den bezala zigor urteak luzatzeak (Auzitegi
Gorenaren sententziari “doktrinari” eta Kode Penalaren azken urteotako
aldaketei esker) gero eta eragin gehiago izango du osasunaren inguruan: une
honetan gaixo daudenen pronostikoa okertzeaz gain (gaixotasunaren larritasunagatik
kanpoan egon beharko zirenak, tartean), adinak berak eta espetxeko
egonaldi luzeak senideen kopuru adierazgarri batek osasun arazoak izatera
eragingo du zalantzarik gabe.
Espetxealdi luze hauen eta adinaren ondorioz, gaur egun gazte eta osasuntsu
direnak osasun mailako okertze batean jaustea da logikoena. Ikusi ditugun
espetxeko muga eta traba fisikoek ordaina pasa araziko die pertsona horiei,
zalantzarik gabe. Gaur egun gaixo daudenek, berriz, urteen eta espetxeko
baldintzen eraginez larriagotzeko arrisku handia dute. Eta egun larri daudenek,
azkenik, heriotzaren arrisku erreala dute.
Labur ditzagun berriz espetxeari lotutako gabezi nabarmenenak osasun
arloko asistentziari dagokionez:
Espetxe egituraren eragina presoarengan.
Jendartea edo boterearen ideologiaren arauen aurka egiten duten pertsonak
mugatzeko eta psikiko zein fisikoki hondatzeko egituratutako espazio hertsia
da espetxea, eta helburu hau bete betean gauzatzen da euskal preso politikoen
kasuan.
Ardura gabezia edo salaketarik ez espetxeko sendagileen aldetik.
Askotan sendagileek beraiek higienearen gabezia, garbiketa eza, dieta
egokiaren gabezia, elikadura ezegokia, etab. aitortu badute ere, espetxeko
zuzendaritzari errua leporatzeari mugatzen dira. Baina sekula ez dituzte salatu
espetxeko jipoiak, osasun egoera txarrean presoa bakartzearena, etab.
Informazio eza pazienteari edo bere hurbilekoei.
Ohikoa izaten da preso pazienteari, bere familiari eta pazientearen konfiantzazko
medikuari osasun informazioa ukatzea, Kode deontologikoak azaldutakoari
uko eginez. Horretarako, “sekretu profesionala” edo “segurtasun
arrazoiak” gisako aitzakiak erabiltzen dira informazio hori ukatzeko tenorean.
Presoek aukeratutako konfiantzazko medikuek ikustea debekatzea.
Orain dela 20 urtetik hona jarri da praktikan neurri hau, “segurtasun arrazoiak”
delarik aitzakia nagusia. Gisa honetan, preso gaixoaren konfiantzazko sendagileari
behar bezalako jarraipena egitea, diagnostiko eta tratamenduan parte
hartzea ukatzen zaio.
Arretaren kalitatearen gabezia. Arduragabekeria eta/edo kolaborazioa:
Gaixoaren arreta eskasa, gaixoak isolamendu erregimenera bideratuak, ospitaleetako
kontsultetarako traslado bortitzak (eskuak loturik), historia kliniko
galduak edo oso berandu iristen direnak presoaren trasladoaren ondoren,
prozesu diagnostikatuen gehiegizko luzapenak, eteten diren tratamenduak,
mediku azterketak presoaren bakartzea ahalbidetzeko, etab.
4. ESPETXEA ETA ONDORIO PSIKOLOGIKOAK
4.1. Hona hemen espetxeak eraginda espetxean hildako euskal preso
politikoen zerrenda:
· José Ramón Goikoetxea Bilbao. Loiukoa. 1985/06/26an urkatua agertu zen
Alcalá-Mecoko espetxean.
· Mikel Lopetegi Larrarte. Tolosakoa. 1988/03/02an urkatua agertu zen Herrera
de la Manchako bere ziegan.
· Jean Groix.- Bretainakoa. 1991/01/20an urkatua agertu zen Fresneseko
espetxeko bere ziegan.
· José María Aranzamendi Arbulu. Elorriokoa. 1997/02/07an urkatua agertu zen
Alcalá-Mecoko bere ziegan.
· Juan Karlos Hernando González. Arrigorriagakoa. 1997/07/20an urkatua
agertu zen Albaceteko espetxeko bere ziegan.
· Oihane Errazkin Galdos. Donostiakoa. 2004/07/07an urkatua agertu zen
Fleury espetxeko bere ziegan.
· José Angel Alzuguren Perurena. Berakoa. 2005/10/31an urkatua agertu zen
Soriako espetxeko bere ziegan.
· Igor Angulo Iturrate. Santurtzikoa. 2006/02/27an urkatua agertu zen
Cuencako espetxeko bere ziegan.
Zortzi pertsona hauek nahasmen edo desoreka psikologiko nabarmenik gabe
espetxeratu zituzten, eta denboraldi ez oso luze baten ondoren bere buruaz
beste eginda edo gisa horretan aurkitu zituzten.
Badajozeko espetxean dagoen Alfontso Sebastian preso politikoaren kasua
dugu horietako bat. Joan den 2008ko apirilaren 6an zauri sakonak egin zituen
besoetan eta lepoan, azken aldian espetxeak eragindako presioa dela eta.
Gainera, martxoko atxiloketetan bere lagun batzuk atxilotu zituzten, eta une
oso larriak pasa zituen haien egoeran pentsatzerakoan: bera ere torturatu zuten
eta ezin zuen bere burutik kendu oroitzapen hori. Une latz horiek pasa arren,
berriro egoerak menperatuko duen arriskua dago. Handik egun gutxira, berriz,
Soto del Real-en dagoen beste preso politiko batek besoetako zainak moztu
zituen, zauriak hain sakonak ez baziren izan ere. Bere borondatea errespetatuz,
bere izena ez da publiko eginen, baina kasu honetan ere espetxeko presioak eta
azken aldi honetan euskal preso politikoei ezartzen ari zaizkien neurri errepresiboek
eragin zuzena izan dute gisa honetako erabakia hartzeko tenorean. Argi
utzi nahi dugu detektatu ditugun bi kasu hauek epe motzean gertatutakoak
izan direla; ez da erraza kalkulatzea zenbat pertsona dauden antzeko egoeran.
Zerk eragiten du atxiloketa unean pertsona orekatuak zirenak handik urte
batzuetara gisa honetako erabaki latzak hartzera?
Bi une horien artean faktore garrantzitsu batzuk daude: espetxea, espetxealdia
eta espetxe politika zehatz bat. Izan ere, espetxea, egitura bera, presoaren
ustezko jokamolde deliktiboak deuseztatzera dago zuzendua, eta bere baliabide
guztiak horretara zuzenduko ditu. Hau da, pertsona horren oinarri pertsonalean
eragingo du funtsean. Baina euskal preso politikoen kasuan nortasun
ideologikoa da espetxeak eta sistemak apurtu nahi dutena, eta horretarako presio
ikaragarria bideratuko du, presoaren damutze edo sistemarekiko atxikimendua
lortu nahian. Eta hori lortzen ez badu, bide bortitza erabiliko du: bizi baldintza
gogorrenak aplikatuz eta ahalik eta urte gehienez espetxeraturik izaten.
Horrela bada, euskal preso politikoei zuzendutako gaur egungo espetxe politika
bost zutabe hauetan oinarritzen da: espetxe errejimen zorrotzena (1.go
gradua) gehienentzat hasiera hasieratik eta zigorra amaitu arte, sakabanaketa
edota urruntze sistematikoa beren senideengandik, komunikazio mota guztien
interbentzio zorrotza (bisiten murrizketa sistematikoarekin batera), bakartze
edo isolamendu neurri sistematikoak eta espetxe zigorra bizi osorako luzatzea.
Eta honekin guztiarekin nahasia, noski, presio iraunkor bat. Jakina, giro bat non
pertsona baten besteekiko komunikazio mota guztiak interbenituak dauden -
intimitate guztia urratuz-, bere inguru naturaletik urrundua eta bakartua egon
behar duen, etengabeko presioan bizi behar duen, eta gainera, 30-40 urtez lau
hormen artean bizitzera behartzen duten. Giro hau, noski, pertsona suntsitzeko
soilik dago bideratua. Eta horrela esplikatzen dira zenbait pertsonen heriotza
lazgarriak edota egoera psikologiko hain kolpatuak.
4.2. Apunte honen harira, bi kasu larri berriki gertatuak ezagutarazi eta salatu
nahi ditugu.
Kasu hauek egoera krudel eta larri baten erakusgarri dira, alarma eta argi gorri
guztiak piztera eraman gaituztenak.
Arlo psikologiko edo psikiatrikoan kokatutako honako gaitzak detektatuak
ditugu euskal preso politikoen artean gaur egun: Koadro depresibo larriak,
paranoia eta delirio larriak, eskizofrenia koadroak, antsietate koadroak, brote
psikotikoak delirio ideiekin, torturak eragindako estres postraumatikoa, urteetan
luzatzen dena…
Heriotza kasu hauen eta suntsitutako pertsona hauen egoeraren erantzule
bakarra espetxe sistema bera da. Heriotza kasuak ez dira berez horrela gertatu,
espetxe politika planifikatu baten ondorioz baino. Presoak ez dira berez
psikologikoki hondatzen, presio eta deserrotze politika baten ondorioz baino.
Edo berez sortzekotan, espetxea da tokirik ez egokiena pertsona hauek
sendatzeko.
5.OSASUN ASISTENTZIA EZA: ONDORIOAK
5.1 Osasun arloan heriotzarena dugu muturreko ondorioa, eta espetxeko asistentzia
ezaren
inguruan ere heriotza zerrenda beltz bat badugu.
· Joseba Asensio Artaraz. 27 urtekoa. Herrera de la Manchako espetxean
1985/06/26an tuberkulosiak hilda agertu zena.
· Juan Karlos Alberdi Martiarena. 30 urtekoa. Herrera de la Manchako espetxean
1988/06/15ean bihotzeko batek jota hil zena.
· Mikel Zalakain Odriozola. 58 urtekoa. 1990/12/01ean Martutenen bihotzeko
batek jota hil zena.
· Pello Mariñelarena Imaz. 29 urtekoa. 1993/05/15ean Fresnesen IHESaren
ondorioz hil zena.
· Roberto Sainz Olmos. 41 urtekoa. Aranjuezeko espetxean 2006/03/04an
bihotzeko batek jota hil zena.
Espetxeetako sendagileen axolagabekeriak eta espetxeko arduradunen ardura
ezak eragin izan dituzte neurri handi batean heriotza hauek. Izan ere, Joseba
Asensio bezalako 27 urteko gazte bat bat-batean tuberkulosiak hilda agertzea ez
ohizko parametrotan kokatu beharko genuke. Eta gauza bera Mikel Zalakain
bezalako 58 urteko gizon bat, bihotzeko larri bat eman ondoren aholkatutako
tratamendua eta asistentzia hilabete luzez ukatu ondoren egun batean bere ziegan
hilda agertzea. Edo Roberto Sainz bezalako 41 urteko pertsona, ongi
aztertzea alferrik behin eta berriro eskatu ondoren, bihotzekoa eman bere ziegan,
eta bere deiei luzez erantzun gabe egon ondoren espetxeko erizaindegian
hiltzea. Besteak beste, ez gaitu batere harritu behar, kontuan hartuta espetxean
"segurtasuna"rena balio nagusia dela; presoen osasunaren gaineko balioa, kasu
honetan. Kasu zehatz bat: ziega itxi batetik deika ari bada presoa, denbora tarte
luze bat itxaron beharko du "beharrezko" segurtasun neurriak hartu eta atea irekitzea
baimentzeko. Presoa larrialdi egoeran badago ere. Eta zer esanik ez deia
gauez egiten bada.
5.2. Hau dena kontuan harturik, baldintza hauetan heriotza kasu gehiago ez gertatzea
da gehien harritzen duena; eta honen esplikazioa bilatzeko beste zerrenda
beltz batera jo beharko dugu: zuzen etxera hiltzera atera dituzten preso gaixoena:
· Josu Retolaza Loidi. 33 urtekoa. 1986/10/14ean kartzinoma epidermoideagatik
etxeratua eta 1987/05/19an zendua.
· Jabi Gorostiza Lajarriaga. 1994/07/16an laringeko minbiziagatik etxeratua
eta 1995/06/17an zendua.
· Santi Díaz Uriarte. 1997/03/25ean eztarriko minbiziagatik etxeratua eta
1997/10/27an zendua.
· Esteban Esteban Nieto. 45 urtekoa. 1999/04/07an gibeleko minbiziagatik
etxeratua eta 1999/09/26an zendua.
· Kepa Miner Aldabalde. 70 urtekoa. 1999/07/02an biriketako gaixotasunagatik
etxeratua eta 2004/04/26an zendua.
· Jean Louis Maitia. 1997/06/06an aske geratu zen eta 1997/08/25an
bihotzeko batek jota hil zen.
· Juan José Etxabe. 1996/07/11an bihotzeko batek jota hil egin zen, espetxetik
askatu eta gutxira.
Hauetako kasu gehienetan, espetxeko osasun asistentzia oso motela izan zen,
eta beranduegi hartu zen gaixo hauek etxeratzeko neurria. 92. artikulua ezarri
zienetik hil ziren arteko denbora tartea oso laburra da kasu gehienetan. Minbizi
kasuetan, batez ere, denbora gehiegi pasa zen gaitza detektatu zenetik preso
hauek behar bezalako tratamendua jaso arte. Eta, ondorioz, hiltzera kaleratu
zituzten. Hor ditugu Josu Retolaza, Jabi Gorostiza, Santi Díez, Esteban Esteban
etab.en kasuak. Ildo honetan, guztiz adierazgarria izan zen Jabi Gorostizaren
kasua. Gizon honi, behar bezalako arreta ez jartzeagatik minbizia beranduegi
detektatzeaz gain, baldintzapeko askatasuna baldintza batekin eman zion
epaileak: bere ideiei uko egitea. Hau da, hiltzera zihoan arren irizpide politikoideologikoek
zuten garrantzi nagusia.
Etxerat elkartea
Euskal Errepresaliatu Politikoen senide eta lagunak
harremanak:
koordinatzailea2@etxerat.info
prentsa@etxerat.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario